Cliente

Azken urteotan RPK Gasteizen zegoen enpresa batetik hiru kontinenteetan kokaturik dagoen lau enpresetako taldea izatera pasatu da; beraz, nazioarteko bere bokazioa nabaria da. Gaitasunak maila guztietan aztertu dira eta banako zein taldeko jarduera ona garatzeko hizkuntzak funtsezko alderdi bezala identifikatu dira. Horregatik, aspaldidanik oso ongi ari gara Komarekin elkarlanean, ingeles, frantses, italiera eta aleman hizkuntzatan sorterrikoak diren hornitzaileekin enpresan dauden maila guztietako langileei hizkuntza prestakuntza eskaintzeko. Herrialde ezberdinetako gure bezeroek euren hizkuntzatan artatuak izatea eskertzen dutela ulertzen dugu, eta hori dela medio RPK taldeak gure langileriaren trebakuntzaren aldeko apustuarekin jarraituko du, bai orduak bai baliabide ekonomikoak horretara dedikatuz.

Partekatu artikulu hau:

Iruzkinak itxiak daude.

Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?

Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.

Eskatu aurrekontua