
Gure zerbitzu eta prozesuak etengabe berrikusten dira, zure enpresaren edo instituzioaren beharrak kontuan izanik. Era horretan, Koman etengabeko hobekuntza eta hizkuntza berrikuntzarantz goaz beti.

Ematen dizkiguzun material eta datu profesionalen konfidentzialtasun osoa ziurtatzen dizu KOMAk. Egindako lanaren jatorriak bai eta Komari bezeroaren aldetik helarazten zaion edozein informaziok ere erabateko konfidentzialtasuna izango dute.

Txosten bakoitzak terminologia eta estilo propioa ditu; eta espero den emaitza lortzeko, itzulpena egiten duten profesionalen espezializazioa funtsezko gakoa da.