Lan Taldea

Viviana Dal Pont

Viviana Dal Pont

Managing Director. Gurasoak italiarrak ditut, eta Luzerna hiri ederrean jaio nintzen (Suitzan); han hazi eta hezi nintzen. Betidanik izan ditut bi pasio: hizkuntzak eta pertsonak. Horregatik trebatu nintzen eta jarraitzen dut trebatzen alor horietan. Giza baliabideen kudeaketan eta enpresen zuzendaritzan eta psikologian (analisi transakzionala) aditua naiz. Alemanez, italieraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dakit, eta 1999tik bizi naiz Euskadin. KOMA taldearen sortzailea naiz; gaur egun, 5 enpresak osatzen dute, eta 20 nazionalitatetako 240 langile ditu. Enpresan dudan zereginak asko bidaiatzeko aukera ematen dit, eta hartara behartzen nau, eta pozik egiten dut, aukera ematen baitit nire erro batzuekin eta besteekin harremanetan jarraitzeko. Nire denbora librean —ez daukat asko horretatik—, mundua, kulturak eta gastronomia ezagutzen saiatzen naiz. Musikak eta liburu on batek ere erlaxatu egiten naute, eta ondo sentiarazten naute, nire txakurrarekin paseatzeak bezala.

Isabel Montejo

Isabel Montejo

Translation and Interpreting Director. Laudion hazi eta hezi nintzen, Aiaraldeko leku polit horretan. Hizkuntzekiko eta beste kultura batzuekiko grina izanik, Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatu nintzen. Azken urteetan, enpresen kudeaketaren eta nazioarteko merkataritzaren alorreko trebakuntza amaitu dut. Uztarketa horri esker, negozio-ingurune global eta nazioarteko baterako behar diren gaitasunak garatu ditut. 2005ean hasi nuen nire ibilbidea Koman, eta gozatu egiten dut enpresak eskaintzen duen giro kulturaniztunaren barruan erronka eta proiektu berriei ekiten. Nire bizitza pertsonalean, ezin esan izaten diet ezetz bidaiei, gastronomia onari eta lagunarteari. Kirola egiten eta irakurgai interesgarri batekin erlaxatzen naiz.

Katja Arnold

Katja Arnold

Project Manager. Alemanian jaio nintzen, baina nire bizitzaren zatirik handiena Bilbon eman dut, Madrilen eta Bartzelonan bizi izan nintzen zenbait urte salbu. Kazetaritzan lizentziaduna naiz, eta, nahiz eta ez dudan inoiz horretan profesionalki jardun, komunikazioarekin zerikusia duen guztia interesatzen zait. Nire lan-bizitzan, urteak eman nituen lanpostu administratiboetan lanean, bai eta gaztelania-irakasle gisa eta itzultzaile gisa ere. 2016tik nago Koman. Nire denbora librean, asko gustatzen zait filmak ikustea, irakurtzea eta ardo-kopa on batez gozatzea.

Eva López

Eva López

Project Manager. Burgoskoa naiz, baina, hurbil dagoenez, Bilbo beti iruditu zait bizitzeko leku aproposa. Itzulpengintzan eta Interpretazioan graduduna naiz, eta, nire ikasketetan, itzultzaile eta testu-zuzentzaile gisa egin nuen lan. Geroago, gaztelaniazko edukiak garatzen ere jardun dut. Alemanian bizi nintzela, itzulpen teknikoak kudeatzearekiko interesa garatu nuen, bai eta hizkuntzekiko interesa ere. Nire denbora librean, asko gustatzen zait batetik bestera ibiltzea eta leku berriak ezagutzea.

Sandra Lanas

Sandra Lanas

Administration Manager. Errioxan jaio nintzen, baina Euskadin hazi eta hezi nintzen. Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziaduna naiz, eta Komaberri Bat-eko finantza-, kontabilitate- eta fakturazio-arduraduna naiz. Ingelesez ere badakit, eta harremanetan egoten naiz Espainian zein atzerrian lan egiten dugun enpresetako finantza-sailekin. 2009tik naiz Koma taldeko kide. Nire denbora librean, zinemara joatea eta kirola egitea gustatzen zait, batez ere aire zabalean.

Alberto García

Alberto García

Quality and Innovation Manager. Azken urteetan sari gehien jaso dituzten hirietako batean jaio nintzen: Bilbon. Filologia Hispanikoko lizentziatura eta hizkuntzalaritza, gaztelania eta literaturako doktoretza egin nituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Horrez gain, Komaren Bizkaiko trebakuntza-zuzendaria naiz, Bilboko egoitzan. 2004tik naiz Koma taldeko kide. Literaturarekiko eta sormenarekiko dudan interesak nire sormena sustatzera bultzatu ninduen, eta, urte hauetan, zenbait literatur eta argazkilaritza-sari irabazi ditut. Halaber, sormen handiagoko ikuspegiak eta ikuspegi berritzaileak ematen dizkiet gure zerbitzuei, eta, jakina, baita gure proiektuan sinesten eta parte hartzen duten guztiei ere, izan bezero gisa edo lankide gisa.

sandra Ludwig

Sandra Ludwig

Recruiting Department. Alemaniaren hegoaldean jaio nintzen, eta han bizi naiz gaur egun, baina Espainian ere bizi izan naiz. Alemanez, gaztelaniaz eta ingelesez dakit. Gainera, aleman-irakasle gisa egiten dut lan, eta TELCeko aztertzailea naiz. Nire denbora librean, asko gustatzen zait munduan barrena bizkar-zorrarekin bidaiatzea, bai eta sukaldean aritzea ere.

Natascha Zowa

Natascha Zowa

Sales Agent in Switzerland. KOMA SCHWEIZ – TICINO Lucernan jaio nintzen. Nire aita suitzar-alemaniarra da eta nire ama italiarra. Beraz, etxean beti izan ditut bi kultura eta hizkuntzekiko grina ere hortik datorkit. Eguzki premiak Locarnon (Ticino) kokatu ninduen bizitzen, bertan klima mediterraneokoagoa baita. Komertzial izateak pertsona askorekin hitz egiteko eta orotariko enpresen errealitatea ezagutzeko aukera ematen dit. Nire aisialdian antzinako altzariak eraberritu eta etxe zein festak apaintzen ditut. Zuricheko Arte Eskolan ikusi dut zeregin hori eta oraindik gozatu egiten dut horrekin. Mendi-bizikletan ibiltzen naiz eta naturan barna osteratxoak ematen ditut nire txakurrarekin.

Sonja Merlingen

Sonja Merlingen

Komalingua Italy Director. Salzburgon (Austria) jaio nintzen, eta filologian lizentziaduna naiz. Duela ia 20 urtez geroztik, Italian bizi naiz, eguzkia ezinbestekoa baita nire bizitzan. 2007 eta 2012 artean, aleman-irakurle gisa egin nuen lan Maceratako Unibertsitatean. Nire ikasleek alemanarekiko grina izan dezaten lortzea erronka profesional bat da; beti saiatzen naiz haiei erakusten hizkuntza hori, zalantzarik gabe, erronkaria dela, baina baita liluragarria ere. 2011tik, “Goethe Institut”-eko aztertzailea naiz A1-C1 mailetarako. Horrez gain, 2015ean, TELCeko azterketetarako aztertzaile-titulua lortu nuen. Komalingua Italiako zuzendaria naiz —2015ean hartu nuen proiektua nire gain—.

Valentina Renzini

Valentina Renzini

Customer Care. Italiarra naiz, Markak eskualdean jaioa. Filosofian lizentziatu nintzen, Humanitateetako espezialitatearekin. 2007tik, Komalingua Italiako lantalde zoragarriko kide naiz, Civitanova Marche-n. Bezero-arretaz, itzulpen-zerbitzua antolatzeaz, trebakuntza-zentroaz eta alderdi administratiboez arduratzen naiz. Egia, leialtasuna eta gardentasuna gustatzen zaizkit; balio horiek nire lanaren eta nire bizitza pribatuaren zati dira.

Giada Petinelli

Giada Petinelli

Customer Care. Italian jaio nintzen, eta, gaur egun, Civitanova Marche-ko bulegoan egiten dut lan. Hizkuntz eta Kultur Bitartekaritzan graduduna naiz, eta ingelesez eta gaztelaniaz dakit. Italiako bezeroekin harremanetan jartzeko pertsona naiz. Yoga praktikatzea gustatzen zait, bai eta zinemarekin zerikusia duen guztia ere.

Nick Smith

Nick Smith

Head of studies, English teacher, translator & interpreter, Komalingua Civitanova. Italian bizi naiz duela 30 urtez geroztik, gutxi gorabehera, eta, azken 9 urteetan, Koman egin dut lan. Oso zorteko sentitzen naiz egiten dudana maitatzen jarraitzen dudalako. Irakasle gisa, bezero batek esaten didanean uler dezakeela zerbait berria ikasten ari den hizkuntzan edo egin ahal izan diela aurkezpen bat bezero atzerritarrei, ezin zoriontsuago sentitzen naiz. Interprete-lana oso pozgarria da, baina ez da beti erraza izaten. Terminologia ondo ezagutzea garrantzitsua da, baina baita parafraseatzeko gai izatea ere. Nire denbora librean, mota guztietako musika entzutea gustatzen zait, ondo idatzitako liburuak irakurtzea eta filmak ikustea.

Traductores e intérpretes
Itzultzaileak eta interpreteak
>500
Idiomas
Eskura dauden hizkuntzak
>100

Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?

Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.

Eskatu aurrekontua