Zure enpresarako antolatzen dituzun jardueretan, hizkuntzaren edo kulturaren aldetik sor daitekeen edozein hesi apurtzen laguntzen dizugu. Atzerrian dituzun lankideei ezagupen teknikoak, merkataritza- zein erakunde-ezagupenak helarazten laguntzeko aukera ematen dizugu; bai produktuaren funtzionamendua eta erabilera edo zure bezeroari saldutako zerbitzua; bai eta legedi, eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa ere.

Hizkuntzak

ISO arauak onartuta dituen hizkuntza guztietan Interprete Zerbitzuak ditugu: ingelesa, euskara, frantsesa, alemana, italiera, portugesa, errusiera, poloniera, txinera…

Edozein hizkuntzatarako interpretea behar baduzu, kontsulta iezaguzu. Gure jarduera bermatzen duten hainbat alorretako bezeroak ditugu.

Informazioa edo aurrekontua behar izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zure eskaera ahalik eta azkarren aintzat hartuko dugu.

Interpretazioa

Espezialitateak

Zure enpresarako antolatzen dituzun jardueretan, hizkuntza edo kultural mailan sor daitekeen edozein hesi apurtzen laguntzen dizugu. Atzerrian dituzun lankideei ezagupen teknikoak, merkataritza- zein erakunde-ezagupenak helarazten laguntzeko aukera ematen dizugu; bai produktuaren funtzionamendua eta erabilera edo zure bezeroari saldutako zerbitzua; bai eta legedi, eskubide eta betebeharrei buruzko informazioa ere.

Bezeroak, hornitzaileak, banatzaileak… aukeratu edo bisitatzen duzunean, behar duzun guztia!

Ondorengo edozein zerbitzutan, Interprete Zerbitzu profesional eta maila handikoa eskaintzen dugu:

  • Aldi bereko Interpretazioa:
    Entzuleak hitzaldiaren itzulpena bat-batean jasoko du. Ekipo teknikoa beharrezkoa da; eta nahi izanez gero, zeure eskura jar dezakegu. Zerbitzu hori hitzaldi, prestakuntza ikastaro, bilera, mintegietarako… erabiltzen dugu.
  • Esan osteko Interpretazioa:
    Kasu honetan, interpreteak hitzaldiaren itzulpena eskaintzen du, behin hizlariak eman ondoren. Interpretazio mota hori, besteak beste, prentsaurreko, produktuen aurkezpenetarako… dago gomendatuta.
  • Loturazko Interpretazioa:
    Interpreteak hitzaldiaren zentzua pertsona talde txiki bati itzultzen dio. Enpresa-bisita, lantegietara bisita, laneko bazkari, bilera, azoketan… erabil daiteke.
  • Zinpeko Interpretazioa:
    Zinpeko interpretazioa esan osteko interpretazioa bezalakoa da. Baina, kasu horretan interpreteak Atzerri Arazoetako Ministerioak ematen duen zinpeko interprete tituluaren jabe behar du izan. Zerbitzu mota hori epaitegietan, notariotzetan, etab. eskaintzen da.

Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?

Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.

Eskatu aurrekontua