Managing Director. Gurasoak italiarrak ditut, eta Luzerna hiri ederrean jaio nintzen (Suitzan); han hazi eta hezi nintzen. Betidanik izan ditut bi pasio: hizkuntzak eta pertsonak. Horregatik trebatu nintzen eta jarraitzen dut trebatzen alor horietan. Giza baliabideen kudeaketan eta enpresen zuzendaritzan eta psikologian (analisi transakzionala) aditua naiz. Alemanez, italieraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez dakit, eta 1999tik bizi naiz Euskadin. KOMA taldearen sortzailea naiz; gaur egun, 5 enpresak osatzen dute, eta 20 nazionalitatetako 240 langile ditu. Enpresan dudan zereginak asko bidaiatzeko aukera ematen dit, eta hartara behartzen nau, eta pozik egiten dut, aukera ematen baitit nire erro batzuekin eta besteekin harremanetan jarraitzeko. Nire denbora librean —ez daukat asko horretatik—, mundua, kulturak eta gastronomia ezagutzen saiatzen naiz. Musikak eta liburu on batek ere erlaxatu egiten naute, eta ondo sentiarazten naute, nire txakurrarekin paseatzeak bezala.

Partekatu artikulu hau:

Iruzkinak itxiak daude.

Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?

Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.

Eskatu aurrekontua