11, urria 2023 |
0
Arespalditzan jaio eta hazi nintzen, ozta-ozta 300 biztanle dituen herri txiki batean, Aiarako ibarraren erdian. Mendiak eta bazter ederrak nituen inguruan, eta txikitatik izan diet begirunea naturari eta animaliei. Publizitatea eta Harreman Publikoak ikasi nituen, eta, geroago, Lanbide Heziketako irakasle-titulua lortu nuen.
Lan-ibilbide osoa lantaldeen kudeaketaren eta salmenten alorrean egin dut, eta aukera izan dut sektore konplexu eta askotarikoetan lan egiteko: telekomunikazioak, giza baliabideak, industria-kalitatea… Musikari amateurra naiz, eta atsegin ditut plazer xumeak, hala nola liburu edo komiki on bat, disko on bat, edo bide eta basoetan zeharreko running-saio bat.