Gaur, irailaren 30a, itzulpenaren mundura dedikatzen garenok gure eguna ospatzen dugu. Baina…zergatik egun hau? 1991. urtean, Itzultzaileen Nazioarteko Federazioak (INFk) irailaren 30a “Itzulpengintzaren Nazioarteko Egun” izendatu zuen, egun horretan Jerónimo de Estridón hil zelako,K.o. 420. urtean.

San Jerónimo, Eliza Katolikoaren Aitetako bat kontsideratzen dena, Biblia hebraieratik eta grezieratik latinera itzuli zuen; hain zuzen ere, bere itzulpena –Vulgata izenarekin ezagutzen dena- Eliza Katolikoak 1979. urtera arte erabili zuena da. Bibliak garai ezberdinetan gizartearen gainean izan duen eragin izugarria kontuan izanik, ezbairik gabe, San Jerónimok egindako itzulpen lanak rol erabakigarria izan du gure kulturen garapenean, zehazki mendebaldeko kulturen garapenean.

Izan ere, maiz, ez gara ohartzen itzulpen batek duen garrantziaz. Adibidez, itzulpen txar baten ondorioak katastrofikoak izan daitezke, galde diezaietela Domei berri-agentziarekin itzultzaileei. Horiek, 1945. urtean, Japoniako lehenengo ministroak esandako “mokusatsu” terminoa (komentariorik gabe) gaizki itzuli zuten eta, nahigabe, Hiroshima eta Nagasakiren gaineko bonbardaketa eragin zuten.

Eskerrik asko, historian zehar kultura zein ezagutza zabaltzeko aukera eskaini eta kultura ezberdinen arteko komunikazioa erraztu duten guztiei. Haiei esker gure eskura eduki ditugu, beste hainbaten artean, esate baterako Shakespeare, Voltaire, Goethe, Murakami eta abarren testuak.

Eta Komaberri Batetik, gaurko egunean, KOMA taldearen kide diren itzultzaileen talde handia bereziki zoriondu nahi dugu, gure bezeroei kalitatezko zerbitzu bat eskaintzeko aukera ematen digutelako: mila esker zuen ahalegin, profesionaltasun eta dedikazioarengatik.

Partekatu artikulu hau:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

2 × 3 =

Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?

Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.

Eskatu aurrekontua