Hurrengo testua, pixka bat hedatuta, egun hauetan, japonierazko aditz baten inguruan Linkedinen izandako eztabaidari egiten diodan ekarpena da. Aditz hori, eztabaidan parte hartu duten itzultzaile gehienen ustez, ezin da itzuli gaztelaniaz eta beste hainbat hizkuntzetan. Aditz horren esanahia ‘gehiegizko lanagatik hiltzea’ edo ‘hainbeste lan egiteagatik hiltzea’ da. Nire nahia da erakustea ‘itzuliezintasuna’ kontzeptuak itzultzea kontzeptuaren gaineko okerreko edo haurren pentsamendu batean duela jatorria.

Baina, gure ustez, zer da itzultzea?, beti hitz bat beste bategatik itzultzea, jatorrizko hizkuntza bateko hitz baterako xede-hizkuntzan hitz zehatz bat ez badago, ez al dago itzulpenik? Hori da, hain zuzen ere, ingelesez egiten diren itzulpen mordoiloen jatorria. Adibidez, ‘naif patient’ ‘naif paziente’ gisa itzultzen ez badugu, ez dago itzulpenik; izan ere, ‘aurretik kimioterapiarekin tratatu ez den pazientea’ itzulpena kontsideratzen ez delako. Zergatik ez da itzulpen bat ‘erantzutea’ ‘tratamenduari erantzuten dion pazienteagatik (edo erantzun zionagatik, testuinguruaren arabera) itzultzea? Itzulpena da bakarrik ‘erantzule’ hitz erabiltzen badugu? Oso gaizki goaz itzulpenaren haur-kontzepzio hori erabiltzen badugu. Zorionez, ingelesa- espainola bikoteari bakarrik aplikatzeko zaion ideia desegokia da, baina, ikusten dudanez, orain japonierara ere hedatu nahi dugu. X japonierako aditzak ‘hainbeste lan egiteagatik hiltzea’ (= ‘gehiegizko lanagatik hiltzea’) esan nahi badu, hori da hain zuzen ere itzulpen zuzena. Orduan, zergatik da itzuliezina? Itzuliko banu: “Yamamoto jauna gehiegi lan egiteagatik hil zen, ikusi zuten medikuek egiaztatu zutenaren arabera”, hori al da itzulpen txar bat? Nire aburuz, oso itzulpen ona da.

Itzulizezina ez da existitzen. Existitzen dena itzulpenaren okerreko (eta haurrentzako) kontzepzio bat da. Itzulpengintzaren historian inoiz ikusi ez dugun pentsamendua, eta horrek esan nahi du idazketaren historian ez dela ikusi ere, gutxienez, profesionalen artean eta, egun, existitzen bada, ingelesak duen Hizkuntza Jabearen funtzioarengatik da. Honakoa gertatzen da: espainolez eta beste xede-hizkuntzetan ingelesaren interferentzia izugarria elementu nagusitzat duten egoerek eramaten dute itzultzailea pentsatzera ,itzulpen bat existitzen dela bakarrik ingelesa hitz bakoitza espainoleko hitz bategatik itzultzen bada eta, azken hori posiblea ez denean, ingeleseko kalko lotsagabea erabiltzen da. Emaitza itzulpen negargarri bat da, baina ez du inporta, bilatzen zena lortu delako: ingeleseko hitz bat = espainoleko hitz bat eta, modu horretan, itzulpenak ingelesaren antza du (geroz eta handiagoa hobe), eta hori da, ezbairik gabe, amaierako helburua. Puztu gabe, baiezta dezakegu, gaur egun, behintzat hizkuntza espezializatuen esparruan, ingelesa ez dela itzultzen: kopiatzen da, eta hori oso ezberdina da.
Iturria: http://cienciaytraduccion.blogspot.com.es/2014/06/lo-intraducible-no-existe.html

Partekatu artikulu hau:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

16 − seven =

Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?

Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.

Eskatu aurrekontua