Koma Taldea 1999an sortu zen, eta, gaur egun, 5 negozio-lerro ditu.

Taldearen barruko Komaberri Bat enpresak kalitate handiko itzulpengintza- eta interpretazio-zerbitzuak eskaintzen ditu ISO arauan jasotako hizkuntza guztietan (guztira, 142 hizkuntza).

Koma Servicios Lingüísticos-ek 6 hizkuntz akademia ditu Espainian, eta bat Italian. Urtero, 200 irakaslek baino gehiagok egiten dute lan gurekin, eta 18 hizkuntza irakasten dira. Hainbat motatako hizkuntz ikastaroak eskaintzen ditu, bakoitza bere xedearekin: ikasturte osokoak, trinkoak, azterketak prestatzekoak, elkarrizketakoak, murgiltzekoak…

2B1 International Consulting langileak hautatzeko zerbitzuetan, giza baliabideetan eta headhunting-ean dago espezializatuta. 2013an hasi zuen ibilbidea, eta sektore teknikorako, osasun-sektorerako eta ingeniaritzarako hautatu ditu langileak nazioarteko lan-merkaturako: Alemaniarako, Suitza alemaniarrerako eta Norvegiarako, bai eta Europaren iparraldeko beste herrialde batzuetarako ere.

Taldean sartu den azken enpresa Kuida Asistencia Personalizada da. Zerbitzu soziosanitarioak ematen ditu, eta etxeko laguntzan eta osasun-arretan dago espezializatuta.

Taldeko enpresa guztiek dituzte misio, ikuspegi eta balio berak:

BIZITZARAKO-GARAPENA ETA ENPRESA-ABERASTEA

  1. KALITATEA + EZAGUTZA Gure merkatuaren egoera
  2. ABANGOARDIA + ERAGINKORTASUNA +BIZI-ABERASTEA Gure funtsezko balioak
  3. ZERBITZU INTEGRALA + GEHIAGO ZURE DIRUAREN TRUKE + LOTURA Onurak
  4. ARDURA + HURBILTASUNA + ERAGINGARRITASUNA Gure markarekiko lotura
Koma Group
Logo komaberribat
2b1 logo
Logo komalingua
Logo Kuida
3 kings logo

Baduzu ideiarik? Gurekin elkarlanean jardun nahi duzu?

Martxan jarri nahi duzun proiektu edo ideiaren bat baduzu, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko eta zurekin batera lan egiteko poz-pozik egongo gara.

Eskatu aurrekontua